|
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,4 gehitu ziren 2003ko abuztuan, aurreko uztailaren aldean; eta %0,8, aurreko urteko abuztuaren aldean. Joan zen abendutik, enpleguaren bilakaerak aldakuntza positibo hauek metatu ditu azken zortzi hilabeteotan: Gipuzkoan %1,7, Bizkaian %0,8, Araban %0,7 eta ondorioz, Euskal AEn %1,0.
|