2003/09/04ko prentsaoharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2003KO UZTAILA



Euskal AEko azalera handietako salmentak %5,3 gehitu ziren 2003ko uztailean




Elikadura-produktuen salmentak %5,4 igo ziren eta elikagaiez bestekoak, berriz, %5,2.



2003ko uztailean, EUSTATek eskainitako datuen arabera, %5,3ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, joan den uztaileko urte arteko tasa %2,7ko gehikuntza izan zen, hazkunde errealeko baliotan.


Merkataritzasektore horretako salmentek %6,8ko hazkunde nominalak izan zituzten Gipuzkoan, %4,8koak Araban, eta %4,6koak Bizkaian. Zifra horiek balio errealetara ekarrita, Gipuzkoako azalera handiek %4,2 gehitu zituzten salmentak; Arabakoek, %2,2; eta Bizkaikoek %2,0.








Elikaduraproduktuen salmentek %5,4ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten 2003ko uztailean Euskal AEn; gainerako salgaiek, berriz, igoera txikixeagoa izan zuten, %5,2koa. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikaduraproduktuen salmentak %1,6 igo ziren; gainerako produktuetan, berriz, %3,3 igo ziren salmentak.


Euskal AEko hiru lurraldeetan, urte arteko bilakaera desberdina izan zuten elikaduraproduktuen salmentek, balio errealetan: %3,1 igo ziren Gipuzkoan, baina gehikuntzak neurritsuagoak izan ziren Araban (%1,8) eta batez ere Bizkaian (%0,4).


Gainerako produktuen salmenten bilakaerari dagokionez ere, urte arteko bilakaera desberdina izan zuten hiru herrialdeetan. Hartara, 4,6ko hazkundea izan zen Gipuzkoan, %3,2koa Bizkaian eta %2,0koa Araban, balio konstanteetan neurtuta.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,5 gehitu ziren 2003ko uztailean, aurreko ekainaren aldean; eta %1,1, aurreko urteko uztailaren aldean. Joan zen abendutik, enpleguaren bilakaerak aldakuntza positibo hauek metatu ditu azken zazpi hilabeteotan: Gipuzkoan %1,8, Bizkaian %0,8, Araban %0,6 eta ondorioz, Euskal AEn %1,0.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel.: 05-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %5,3 gehitu ziren 2003ko uztailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2003/09/04
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002371_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali