2003/12/29ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2003KO AZAROA



Euskal AEko azalera handietako salmentak % 0,6 gutxitu ziren 2003ko azaroan



Urteko lehenengo hamaika hilabetean, azalera handiek % 5,7ko igoera izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean.


2003ko azaroan, EUSTATek eskainitako datuen arabera, % 0,6ko urte arteko gutxitze nominala izan dute Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, joan den azaroko urte arteko tasak % 3,1eko jaitsaldia izan du, prezio konstantetan.


Merkataritza-arlo horretako salmentek % 1,6ko gutxitze nominala izan zuten Araban, eta % 0,9koa Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, % 0,4ko hazkunde arina izan zuten. Salmenta nominaletako zifra horiek balio errealetara ekarrita, Gipuzkoako azalera handiek % 2,1 gutxitu zituzten salmentak; Bizkaikoek, % 3,4; eta Arabakoek, % 4.






Elikadura-produktuen salmentek, Euskal AEn, % 1,9ko urte arteko gutxitze nominala izan dute 2003ko azaroan; eta gainerako salgaiek % 1,4ko igoera izan dute. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikadura-produktuen salmentak % 5,9 urritu dira; gainerako produktuetan ere jaitsi egin dira salmentak, baina neurritsuago: % 0,4.


Lurraldeka, elikadura-produktuen salmenten bilakaerak, balio errealetan, alde txikiak izan ditu. Izan ere, % 6,6 urritu dira Gipuzkoan, % 6,0 Bizkaian, eta % 4,1 Araban. Ehuneko horiek guztiak, aurreko urteko hil beraren aldean.


Gainerako produktuen salmenten urte arteko bilakaerari dagokionez, lurralde batetik bestera alde handiagoak nabari dira. Hartara, % 5,4ko hazkundea izan da Gipuzkoan, eta % 5,3ko eta % 1,2ko jaitsierak Araban eta Bizkaian, hurrenez hurren, balio konstantetan neurtuta.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak % 1,5 gehitu ziren 2003ko azaroan, urriaren aldean; eta % 1,0, aurreko urteko azaroaren aldean.


2003KO LEHENENGO HAMAIKA HILABETEAREN BALANTZEA


Azalera handietako salmentak % 5,7ko igoera nominala izan zuten 2003ko lehenengo hamaika hilabetean, aurreko urteko aldi beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, tasa erreala % 2,6koa da, aurreko urtekoa baino handiagoa.


Lurralde historikoak bereizita, hauek dira urteko lehenengo hamaika hilabeteko hazkunde erreal metatuak: Araba % 1,7 igo da; Bizkaia, % 2,5; eta Gipuzkoa, % 3,2.


Joan den abenduaz geroztik, enpleguaren bilakaerak, urteko lehenengo hamaika hilabete honetan, aldakuntza positibo hauek metatu ditu: Gipuzkoan, % 1,3; Bizkaian % 0,9; Araban % 0,7; eta Euskal AE osoan % 0,9.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel.: 05-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 0,6 gutxitu ziren 2003ko azaroan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2003/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002442_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali