2004/02/26ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2004KO URTARRILA



Euskal AEko azalera handietako salmentak % 11 gehitu ziren 2004ko urtarrilean



Elikadura-produktuen salmentak % 13,7 hazi dira, eta gainerako produktuenak % 8,2, balio nominaletan.


2004ko urtarrilean, EUSTATek eskainitako datuen arabera, % 11ko urte arteko gehikuntza nominala izan dute Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, joan den urtarrileko urte arteko tasak % 9,1eko goratzea izan du, prezio konstantetan.


Merkataritza-arlo horretako salmentek % 5,4ko hazkunde nominala izan zuten Araban, % 10,5ekoa Bizkaian, eta % 15,7koa Gipuzkoan. Salmenta nominaletako zifra horiek balio errealetara ekarrita, Arabako azalera handiek % 3,6 gehitu zituzten salmentak; Bizkaikoek, % 8,5; eta Gipuzkoakoek, % 13,7.








Elikadura-produktuen salmentek, Euskal AEn, % 13,7ko urte arteko gehitze nominala izan dute 2004ko urtarrilean; eta gainerako salgaienek % 8,2ko igoera izan dute. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikadura-produktuen salmentak % 8,8 hazi dira; gainerako produktuetan ere igo egin dira salmentak, baina neurritsuagoxe: % 7,4.


Lurraldeka, elikadura-produktuen salmenten bilakaerak, balio errealetan, alde txikiak izan ditu. Izan ere, % 6,4 hazi dira Araban, % 9,5 Bizkaian, eta % 9,6 Gipuzkoan. Ehuneko horiek guztiak, aurreko urteko hil beraren aldean.


Gainerako produktuen salmenten urte arteko bilakaerari dagokionez, lurralde batetik bestera alde handiagoak nabari dira. Hartara, % 0,9ko beheratzea izan da Araban, % 6,2ko hazkundea Bizkaian, eta % 16,9ko goratze nabarmena Gipuzkoan, balio konstantetan neurtuta.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak % 1,3 gehitu ziren 2004ko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel.: +34-945 017 505. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 11 gehitu ziren 2004ko urtarrilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2004/02/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002491_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali