2003/10/28ko prentsaoharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2003KO IRAILA



Euskal AEko azalera handietako salmentak % 11,5 gehitu ziren 2003ko irailean



Urteko lehenengo bederatzi hilabetean, azalera handiek % 5,9ko igoera izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean.


2003ko irailean, EUSTATek eskainitako datuen arabera, % 11,5eko urte arteko gehikuntza nominala izan dute Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, joan den iraileko urte arteko tasa % 8,1ekoa izan da, hazkunde errealeko baliotan.


Merkataritzaarlo horretako salmenten % 12,4ko hazkunde nominala izan zuten Gipuzkoan, % 11,5ekoa Bizkaian, eta % 9,5ekoa Araban. Salmenta nominaletako zifra horiek balio errealetara ekarrita, Gipuzkoako azalera handiek % 9,1 gehitu zituzten salmentak; Bizkaikoek, % 8,1; eta Arabakoek, % 6,2.





Iturria: EUSTAT


Elikaduraproduktuen salmentek, Euskal AEn, % 11,3ko urte arteko gehikuntza nominala izan dute 2003ko irailean; eta gainerako salgaiek oso antzeko igoera izan dute, % 11,7koa. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), elikaduraproduktuen salmentak % 6,8 hazi dira; gainerako produktuetan, berriz, % 10,0 gehitu dira salmentak.


Lurraldeka, elikaduraproduktuen salmenten bilakaerak, balio errealetan, alde txikiak izan ditu. Izan ere, % 7,9 hazi dira Bizkaian; gutxixeago, % 6,3, Gipuzkoan; eta % 4,7, azkenik, Araban. Ehuneko horiek guztiak, aurreko urteko hil beraren aldean.


Gainerako produktuen salmenten bilakaerari dagokionez, lurralde batetik bestera aldeak nabari dira orobat. Hartara, % 14,0ko hazkundea izan da Gipuzkoan, % 8,7koa Bizkaian, eta % 8,5ekoa Araban, balio konstanteetan neurtuta.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak % 0,4 gehitu ziren 2003ko irailean, abuztuaren aldean; eta % 0,9, aurreko urteko irailaren aldean. Joan den abenduaz geroztik, enpleguaren bilakaerak, urteko lehenengo bederatzi hilabete honetan, aldakuntza positibo hauek metatu ditu: Gipuzkoan, % 1,7; Bizkaian % 0,7; Araban % 0,7; eta Euskal AE osoan % 1,0.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila:eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel.: 05-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 11,5 gehitu ziren 2003ko irailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2003/10/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002412_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali