Esportazioen jaitsierarik nabarmenena Araban izan da (%-12,7). Lurralde horretan, nabarmen jaitsi dira muga-zergen hiru sekzio nagusiak: metalak eta beren manufakturak (%-15,7), material elektrikoa (%-20,3) eta garraio-materiala (%-18,3). Hiruhileko honetan, Bizkaian bakarrik igo dira esportazioak (%2,2) produktu energetikoen (%64,1) hazkunde handiak eraginda. Ekipo-ondasunen esportazioak %7,5 igo dira eta metalak eta manufakturak arloan %-11,0 jaitsi dira. Gipuzkoako guztizko esportazioak %5,5 murriztu dira. Igo egin dira Metalak eta beren manufakturak (%5,3) eta material elektrikoa (%1,4) taldeei dagozkienak, baina urte arteko tasa negatiboa izan dute garraio-materiala (%-15,2) taldeko esportazioek.
|