Sektore-ikuspuntutik, ikusten da muga-zergen talde guztiek, plastikoak eta kautxua (%-1,1) izan ezik, hobetu egin zuten euren posizioa, 2002ko lehenengo seihilekoko esportazio-mailen aldean. Ekipo-ondasunen taldeak seihilekoko guztizko esportazioen %46 hartu eta %2,7ko igoera izan zuen. Pisu handiena izan zuen hurrengo muga-zergen taldeak, hots, metalak eta manufakturak %7,1eko hazkundea izan eta guztizkoaren %23 hartu zuen. Inportazioen sektore-atalean, produktu mineral eta energetikoen (%-2,5) eta paperaren (%-2,4) atzerakada ikusten da. Ekipo-ondasunen inportazioa (%0,2) apenas aldatu zen iazko lehenengo seihilekotik. Hazkunde handia izan zuen, aldiz, metalak eta manufakturak, %22,1eko hain zuzen. Bestelako manufakturak %4,1 igo ziren eta nekazaritza-produktuak %1,8.
|