2003/10/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003KO IRAILA



Industri prezioak % 0,4 jaitsi ziren 2003ko irailean



Industri prezioen urte arteko igoera (2003ko iraila, 2002koarekin alderatuta) % 0,4koa izan da.


Euskal AEko industri prezioak % 0,4 beheratu dira 2003ko irailean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 0,4 hazi da. Beste alde batetik, urteko lehen bederatzi hilabeteko bilakaerak —hau da, aurreko abendutik izandako bilakaerak— % 0,5eko handitzea dakar.





Sektoreka xehekiago aztertuta, azaltzen zaigu inflazioa izan duten adar bakarrak, aurreko hilaren aldean, garraio-materiala (% 0,3) eta metalgintza eta metalezko gaiak (% 0,2) izan direla. Hileko jaitsierarik nabarmenenak, aitzitik, honako sektore hauei dagozkie: petrolioa fintzea (% -4,7), larruaren eta oinetakoen industria (% -2,0) eta metalezko eta ez-metalezko meak (% -0,2).


2002ko irailaren eta 2003ko irailaren urte arteko epean, prezio-hazkunderik handienak metalezko eta ez-metalezko meak (% 4,4), makineria (% 2,8), elikagai-industria (% 2,7), eta ez-metalezko industria (% 2,3) sektoreenak izan dira. Kontrako noranzkoan, urte arteko hazkunde-tasa negatiboak izan dituzte petrolioa fintzea (% -6,3), kautxua eta plastikoa (% -1,8), energia elektrikoa, gasa eta ura (% -1,5), kimika-industria (% -0,4) eta ehungintza eta jantzigintza (% -0,3) sektoreetako prezioek.


Ondasunek helburu ekonomikoaren arabera duten sailkapenari jarraituz, prezioek irailean aldakuntza hau izan dute, aurreko hilaren aldean: bitarteko ondasunenak % 0,7 txikitu dira, eta kontsumo-ondasunenak % 0,2; ekipo-ondasunenak, berriz, % 0,1 handitu dira.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak ageri dituzte urte arteko aldian (2003ko iraila, 2002ko irailaren aldean): prezio-igoerarik handiena ekipo-ondasunetan (% 2,2) gertatu da; ondoren, kontsumo-ondasunetan (% 1,8); bitarteko ondasunetako prezioak, aldiz, % 0,8 jaitsi dira.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: 14-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali