|
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, abenduan, kimika-industria (%0,6), kautxua eta plastikoa (%0,6), metalgintza eta metalezko gaiak (%0,6), elikagai-industria (%0,4) eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%0,3) adarrek, besteak beste, gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte abenduan: petrolioa fintzea (%-2,8), metalezko eta ez-metalezko meak (%-1,6), larruaren eta oinetakoen industria (%-0,6), zurgintza (%-0,1), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,1), eta garraio-materiala (%-0,1) sektoreek.
|