|
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, azaroan, energia elektrikoa, gasa eta ura (% 1,0), metalezko eta ez-metalezko meak (% 0,5), kautxua eta plastikoa (% 0,5), elikagai-industria (% 0,2) eta bestelako manufaktura-industriak (% 0,2) adarrek, besteak beste, gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte azaroan: ehungintza eta jantzigintza (% -2,7), larruaren eta oinetakoen industria (% -1,9), kimika-industria (% -0,7), eta ez-metalezko industria (% -0,4).
|