2004/03/26ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2004KO OTSAILA



Euskal AEko azalera handietako salmentak %3 gehitu ziren 2004ko otsailean



Jateko produktuen salmentak %3,6 igo ziren eta gainerako produktuenak %2,2, balio nominaletan.


2004ko otsailean, EUSTATek eskainitako datuen arabera, %3ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, joan den otsaileko urte arteko tasa %1,4ko gehikuntza izan da, prezio finkotan.


Merkataritza-arloko salmentek %4,5eko hazkunde nominala izan zuten Gipuzkoan eta %3,2koa Bizkaian, baina %0,4 jaitsiera izan zuten Araban. Salmenta nominaletako zifra horiek balio errealetara ekarrita, Arabako azalera handiek %2 gutxitu zituzten salmentak eta Gipuzkoakoek eta Bizkaikoek, ostera, %2,9 eta %1,6 gehitu zituzten, hurrenez hurren.







Jateko produktuen salmentek, Euskal AEn, %3,6ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten 2004ko otsailean; eta gainerako salgaienak %2,2koa. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), jateko produktuen salmentak %0,4 jaitsi ziren; gainerako produktuetan, berriz, %1,6 igo ziren salmentak.


Lurraldeka, jateko produktuen salmenten bilakaerak, balio errealetan, aldeak izan ditu. Izan ere, %0,3 hazi dira Bizkaian, baina %1,2 murriztu dira Gipuzkoan eta %1 Araban. Ehuneko horiek guztiak, aurreko urteko hil beraren aldean.


Gainerako produktuen salmenten bilakaerari dagokionez, lurralde batetik bestera aldeak nabari dira. Hartara, %5,7 gutxitu dira Araban, %1,3ko hazkunde neurritsua izan da Bizkaian, eta %7,3ko igoera nabarmena izan da Gipuzkoan, balio konstanteetan neurtuta.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,6 gehitu ziren 2004ko otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean; eta %0,5, aurreko abenduaren aldean.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %3 gehitu ziren 2004ko otsailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2004/03/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002511_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali