2004/04/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2004KO MARTXOA



Euskal AEko azalera handietako salmentak %3,8 gehitu ziren 2004ko martxoan


Jateko produktuen salmentak %4,7 igo ziren eta gainerako produktuenak %2,4, balio nominaletan.


2004ko martxoan, EUSTATek eskainitako datuen arabera, %3,8ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, joan den martxoko urte arteko tasa %1,3ko gehikuntza izan zen, prezio finkotan.


Merkataritza-arloko salmentek %4,7ko hazkunde nominala izan zuten Gipuzkoan, %3,5ekoa Bizkaian, eta %2,9koa Araban. Salmenta nominalen zifra horiek balio errealetara ekarrita, Gipuzkoako azalera handietako salmentek %2,2ko urte arteko gehikuntza erreala izan zuten; Bizkaikoek %1,0koa eta Arabakoek %0,4koa.



Jateko produktuen salmentek, Euskal AEn, %4,7ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten 2004ko martxoan; eta gainerako salgaienak, berriz, %2,4koa. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), jateko produktuen salmentak %0,4 hazi ziren; gainerako produktuenak, aldiz, %1,7 .


Lurraldeka, jateko produktuen salmenten bilakaerak, balio errealetan, aldeak izan zituen. Izan ere, %2,8 hazi ziren Araban eta %0,4 Bizkaian; baina, %0,9 murriztu ziren Gipuzkoan; horiek guztiak, aurreko urteko hil beraren aldean.


Gainerako produktuen salmenten bilakaerari dagokionez, lurralde batetik bestera aldeak nabarmenagoak izan ziren. Hartara, %4,3 gutxitu ziren Araban, %1,2ko hazkunde neurritsua izan zen Bizkaian, eta %6,9ko igoera nabarmena izan zen Gipuzkoan, balio konstanteetan neurtuta.


2004ko martxoan, Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,6 gehitu ziren joan den otsailaren aldean; %1,6, aurreko urteko hil beraren aldean; eta azkenik, %1,2, aurreko abenduaren aldean.


Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %3,8 gehitu ziren 2004ko martxoan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2004/04/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002561_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali