2003. urtean, Bizkaiko eta Gipuzkoako esportazioek oso antzeko bilakaera izan dute, lehenak % 2,8 eta bigarrenak % 2,6 hazi baitira. Arabako esportazioak, berriz, zertxobait apaldu dira, % 0,5, aurreko urtearen aldean. Gipuzkoako esportazioen bilakaeraren euskarri ekipo-ondasunak (% 3,2) eta metalak eta manufakturak (% 6,7) taldeen igoerak izan dira. Bizkaian, beheratu egin dira ekipo-ondasunak (% -1,0) eta pixka bat goratu metalak eta manufakturak (% 1,0), eta, horrenbestez, hango urteko emaitzak oinarritzat ditu produktu kimikoak (% 16,3) eta produktu mineralak eta energetikoak (% 31,6), besteak beste.
|