Kanpo-merkataritzaren hiruhileroko bilakaerak elkarrengandik urruntzen diren joerak izan zituen Euskal AEko hiru lurraldeetan. Bizkaiko esportazioak %32,6 hazi ziren, garraio-materiala (%186,5), material elektrikoa (%13,5) eta mea-produktuak (%51,2) arloek izandako bultzadaren ondorioz. Gipuzkoako atzerriko salmentek %0,7ko igoera txikia izan zuten, besteak beste, garraio-materiala (%6,3) eta metalak eta euren manufakturak (%6,0) arloen hazkunde neurritsuek eta material elektrikoa (%-0,3), plastikoa eta kautxua (%-17,6) eta jateko produktuak (%-25,4) arloen jaitsierek eraginda. 2004ko lehenengo hiruhilekoan Arabako esportazioek %14,3 egin zuten atzera, garraio-materiala (%-38,7) eta material elektrikoa (%-6,7) arloen esportazioek izandako atzerakadaren eraginez, metalak eta euren manufakturak (%11,9) igo egin ziren arren.
|