|
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko otsailean, zurgintza (%1,1), ez-metalezko industria (%1,1), metalgintza eta metalezko gaiak (%1,0) eta kautxua eta plastikoa (%0,7) adarrek, besteak beste, gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte otsailean: petrolioa fintzea (%-2,2), kimika-industria (%-0,6), eta metalezko eta ez-metalezko meak (%-0,3).
|