2004/10/26ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2004KO IRAILA



Euskal AEko azalera handietako salmentak %2,0 gehitu ziren 2004ko irailean



Jateko produktuen salmentak %1,9 igo ziren eta gainerako produktuenak %2,1.


EUSTATek eskainitako datuen arabera, 2004ko irailean, %2,0ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, 2004ko iraileko urte arteko bilakaera %-1,2ko tasa erreala izan zen.


Merkataritza-sektorearen salmentek bi lurraldetan bakarrik izan zituzten hazkunde nominalak: Gipuzkoan %3,3 hazi ziren eta Bizkaian %1,9, baina Araban %0,6 jaitsi ziren. Salmenta nominalen zifra horiek balio errealetara ekarrita, Gipuzkoako azalera handietako salmentak %0,2 hazi ziren eta Bizkaikoak eta Arabakoak %1,2 eta %3,7 jaitsi ziren, hurrenez hurren, urte arteko gehikuntza errealeko baliotan.







Jateko produktuen salmentek, Euskal AEn, %1,9ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten 2004ko irailean; eta gainerako salgaien salmentek %2,1ekoa. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), jateko produktuen salmentak %1,7 jaitsi ziren; gainerako produktuenak, berriz, %0,7.


Jateko produktuen salmentek lurraldez lurralde izan zuten bilakaerek zeinu negatiboa izan zuten hiru lurraldeetan, balio errealetan: %2,1 jaitsi ziren Gipuzkoan, %1,5 Bizkaian eta %1,3 Araban, aurreko urteko hil beraren aldean.


Gainerako produktuen urte arteko salmenten bilakaerek alde handiagoak izan zituzten: produktu horien salmentek hazkundeak izan zituzten, balio errealetan, Gipuzkoan (%4,3), baina urte arteko %7,1eko eta %1eko urte arteko jaitsierak izan zituzten Araban eta Bizkaian, hurrenez hurren.


2004ko irailean, Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %2,1 gehitu ziren joan den abuztuaren aldean; %1,4 aurreko urteko hil beraren aldean; eta azkenik, %1,6ko aldakuntza positiboa izan zuten urteko lehenengo hilotan, aurreko urteko aldi beraren aldean (tasa metatua).


Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %2,0 gehitu ziren 2004ko irailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2004/10/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002685_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali