2004/07/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2004ko EKAINA



Euskal AEko azalera handietako salmentak %9,4 gehitu ziren 2004ko ekainean



Jateko produktuen salmentak %8,5 igo ziren eta gainerako produktuenak %10,7, balio nominaletan.


2004ko ekainean, EUSTATek eskainitako datuen arabera, %9,4ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, 2004ko ekaineko urte arteko bilakaera %5,5eko tasa errealean estimatu zen.


Merkataritza-sektorearen salmentek hazkunde nominalak izan zituzten hiru lurraldeetan: Bizkaian %10,4, Gipuzkoan %9,7 eta Araban %5,5 hazi ziren. Salmenta nominalen zifra horiek balio errealetara ekarrita, Bizkaiko azalera handietako salmentak %6,5 gehitu ziren, Gipuzkoakoak %5,8 eta Arabakoak %1,7, urte arteko hazkunde errealean.







Jateko produktuen salmentek, Euskal AEn, %8,5eko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten 2004ko ekainean; eta gainerako salgaien salementek %10,7koa. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), jateko produktuen salmentak %3,6 hazi ziren, eta gainerako produktuenak, %8,0.


Jateko produktuen salmentek balio errealetan bilakaera positiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: %4,7 igo ziren Bizkaian, %3,7 Araban eta %2,1 Gipuzkoan, aurreko urteko hil beraren aldean.


Hala ere, gainerako produktuen urte arteko salmenten bilakaerek alde handiagoak izan zituzten: produktu horien salmentek hazkundeak izan zituzten, balio errealetan, Gipuzkoan (%12,6) eta Bizkaian (%8,6), baina urte arteko %1,2ko jaitsiera izan zuten Araban.


2004ko ekainean, Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,8 gehitu ziren joan den maiatzaren aldean; %1,5 aurreko urteko hil beraren aldean; eta azkenik, %1,6ko aldakuntza positiboa izan zuten urteko lehenengo sei hilabeteetan, aurreko urteko aldi beraren aldean (tasa metatua).




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %9,4 gehitu ziren 2004ko ekainean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2004/07/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002635_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali