HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2004/11/10eko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2004ko 3. hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %9,2 hazi ziren 2004ko hirugarren hiruhilekoan


Handizkako merkataritzako salmentak (%10,5) gehiago hazi ziren txikizkako merkataritzakoak (%6,6) baino, balio nominaletan.


2004ko hirugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak %9,2ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean, EUSTATek landu dituen datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritzasektoreko salmenten hazkunde erreala %2,6an estimatu zen, 2004ko hirugarren hiruhilekoan.


1. taula.- Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. (%)



Iturria: EUSTAT


Handizkako sektorean, %10,5 igo ziren urte arteko salmentak, eta txikizkakoan, aldiz, %6,6, 2004ko hirugarren hiruhilekoan.


Handizkako merkataritza sektorean, nabarmendu egin ziren izandako hazkundeagatik makineria eta ekipoa (%16,3) eta gai erdilanduak eta txatarra (%15,3) atalen salmenta nominalak; nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%4,8) eta elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%4,7) atalenak, aldiz, bilakaera neurritsuagoak izan zituzten.


Ohiko txikizkako merkataritzan, pertsonen hornikuntza (%12,9), etxearen hornikuntza (%6,3) eta elikagaiak (%3,1) atalek hazkunde handiagoak izan zituzten euren salmentetan, bestelako kontsumo-gaien (%0,9) sektoreek baino.

Urteko hirugarren hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentak %5,8 igo ziren, balio nominaletan, elikagaien salmentek (%6,8) eraginda, gainerako produktuenak (%0,2) baino gehiago.


Lurralde historikoka, barne-merkataritzaren indize orokorraren hazkunderik handienak Bizkaian (%10,3) eta Araban (%8,5) izan ziren, balio nominaletan. Gipuzkoan, aldiz, %7,5eko hazkunde neurritsuagoa lortu zen. Datu nominal horiek hazkunde errealeko datu bihurtuta, honako emaitzak ditugu: merkataritzako salmentak %4,0 hazi ziren Bizkaian, %1,6 Araban eta %0,7 Gipuzkoan.


Hiruhileko honetan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, handizkako sektoreko salmentek hazkunde nominal handiagoa izan zuten txikizkako sektorekoek baino, hiru lurraldeetan. Hala ere, salmenten bilakaerak, txikizkako sektorearen bilakaera positiboagoa agertzen digu handizkakoarena baino, balio errealetan, hiru lurraldeetan.


Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuek %1,2ko urte arteko gehikuntza izan zuten 2004ko hirugarren hiruhilekoan. Okupazioa %0,1 hazi zen handizkako sektorean eta %1,8 txikizkakoan. Herrialdeka, sektore honetan, enpleguaren urte arteko hazkunderik handiena Bizkaian izan zen (%1,4), jarraian Gipuzkoan (%1,3) eta azkenik Araban (%0,4).


Urteko lehenengo bederatzi hilabeteotan, langileriaren hazkunde metatua %1,7koa izan zen: handizkako sektoreko okupazioa %1,2 hazi zen eta txikizkakoa %2,0.



2. taula.- Barne Merkataritzaren Indizea. Euskal AE. 2004ko 3. hiruhilekoa


Iturria: EUSTAT





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %9,2 hazi ziren 2004ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Barne-merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142531
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
índice de comercio interior de la c.a. de euskadi.
Eguneratze data : 
2004/11/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002691_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali