|
Euskal AEko merkataritza sektorean enplegatutako langile-kopuruak % 2,5eko urte arteko hazkundea izan du 2004ko bigarren hiruhilekoan. Hazkunde bera izan da handizkako sektorean zein txikizkako merkataraitzan. Lurraldeei begiratuta, sektore horretan, enpleguaren urte arteko hazkunderik handiena Bizkaian (% 2.9) izan da; ondoren, Gipuzkoa (% 2,3) eta Araba (% 1,5) datoz. Handizkako arloan, enplegu-hazkunderik handiena Gipuzkoan (% 3,1) izan da; gero, Bizkaian (% 2,6), eta Araban hazkundea batez bestekoa baino txikiagoa izan da (% 1,3) Txikizkako arloan ere enplegua gehiago hazten da Bizkaian (% 3,0) eta Gipuzkoan (% 1,9), Araban baino (% 1,6).
|