|
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko ekainean, metalgintza eta metalezko gaiak (%0,7), janari-industria (%0,5), kautxua eta plastikoa (%0,2) eta makineria (%0,1) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan zituzten ekainean: petrolioa fintzea (%-4,6), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-1,1), larruaren eta oinetakoen industria (%-1,0), metalezko eta ez-metalezko meak (%-0,4), kimika-industria (%-0,3) eta garraio-materiala (%-0,2) sektoreek.
|