|
Ordaindu gabeko etxeko lanak egiten dituen biztanleriaren lan-egoera kontuan hartuta, honakoa dugu sailkapena: lanbidea etxeko lanak dutela diotenek egiten dute lan horien %53,5, landunek %26,3, erretiratuek %13,2, langabeek %4,1, ikasleek %1,1 eta besteek gainerakoa. Talde horietako biztanlerien pisuaren eta etxeko lanetan duten parte hartzearen artean desoreka handia ageri da, batez ere, landunen kasuan. Berriz ere, sexuaren araberako aldeak ikusten dira azterketa honetan, batez ere, ikasleen artean, talde horretako emakumezkoek egiten baitute etxeko lanen %83 eta gizonezkoek %17. Erretiratuak dira sexuaren araberako alderik txikiena agertzen dutenak.
|