|
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko urrian, besteak beste, petrolioa fintzea (%8,2), larruaren eta oinetakoen industria (%1,8), kimika-industria (%1,1) eta metalgintza eta metalezko gaiak (%0,8) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan zituzten: energia, gasa eta ura (%-2,7), metalezko eta ez-metalezko meak (%-1,2%), papera, edizioa eta arte grafikoak (%-0,4) eta material elektrikoa (%-0,1) sektoreek.
|