2004/12/29ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2004KO AZAROA



Euskal AEko azalera handietako salmentak % 6,6 gehitu ziren 2004ko azaroan



Elikadura-produktuen salmentak % 6 hazi dira, eta gainerako produktuenak, % 7,6.


2004ko azaroan, EUSTATek landutako datuen arabera, % 6,6ko urte arteko hazkunde nominala izan dute Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, aurtengo azaroko urte arteko tasa erreala % 2,6koa izan da.


Azalera handietan egindako salmentek hazkunde nominal positiboak izan dituzte hiru lurraldeetan: Araban % 3,1 hazi dira, Bizkaian % 6,2 eta Gipuzkoan % 9,3. Zifra horiek kopuru errealetara ekarrita (prezioen igoeraren eragina kenduta, alegia), Euskal AEko hiru lurraldeetan salmentek azaroan zeinu ezberdineko bilakaerak izan dituzte, urte arteko tasetan: Araban % -0,8, Bizkaian % 2,2 eta Gipuzkoan % 5,2.






Elikadura-produktuen salmentek, Euskal AEn, % 6ko urte arteko gehitze nominala izan dute 2004ko azaroan; eta gainerako salgaienek % 7,6ko igoera izan dute. Balio errealetan, elikadura-produktuen salmentak % 2 hazi dira, eta gainerako produktuenak, % 4,2.


Elikadura-produktuen salmenten bilakaera, balio errealetan, zeinu bietakoa izan da: aurreko urteko hil beraren aldean, Araban % 0,4 gutxitu da, baina % 1,9 eta % 3,3 gehitu da Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez hurren.


Gainerako produktuen salmenten urte arteko bilakaerari dagokionez, lurralde batetik bestera alde handiagoak nabari dira, era berean zeinu bietako bilakaera izanik: balio errealetan, Araban % 0,7 gutxitu dira, baina Bizkaian eta Gipuzkoan % 3,3 eta % 9,7 gehitu, hurrenez hurren.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak % 2 gehitu dira 2004ko azaroan, aurreko urriaren aldean; % 2,4 gehitu dira, aurreko urteko azaroaren aldean; eta, halaber, aldakuntza positiboa izan dute (% 1,7) aurtengo orain arteko aldian, aurreko urteko aldi beraren aldean (tasa metatua).




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 6,6 gehitu ziren 2004ko azaroan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2004/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002812_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali