|
2005eko urtarrilean, EUSTATek eskainitako datuen arabera, %3,7ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Beste faktore batzuen artean, jaitsiera horren arrazoietako bat egutegiaren eragina izan zen, 2005eko urtarrilak 2004koak baino ostiral bat eta larunbat bat gutxiago izan baitzituen. Prezioen inflazio-eragina kenduta, joan den urtarrileko urte arteko tasa %6,4ko jaitsieran estimatu da, prezio finkotan.
|