2005/03/29ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2005eko OTSAILA



Euskal AEko azalera handietako salmentak %8,5 gehitu ziren 2005eko otsailean



Jateko produktuen salmentak %7,4 igo ziren eta gainerako produktuenak %10,1.


2005eko otsailean, EUSTATek eskainitako datuen arabera, %8,5eko urte arteko hazkunde nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek, aurreko urteko hil beraren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, joan den otsaileko urte arteko tasa %5,1eko gehikuntza izan zen, prezio finkotan.


Merkataritza-sektoreko salmentek hazkunde nominalak izan zituzten hiru lurraldeetan: %11,5 igo ziren Araban, %10,6 Gipuzkoan, eta %6,4 Bizkaian. Salmenta nominalen zifra horiek balio errealetara ekarrita, Arabako azalera handietako salmentak %8,0 gehitu ziren, Gipuzkoakoak %7,1 eta Arabakoak %3,1.




Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoka. Balio errealak.


Iturria: EUSTAT



Jateko produktuen salmentek, Euskal AEn, %7,4ko urte arteko hazkunde nominala izan zuten 2005eko otsailean; eta gainerako salgaiek %10,1ekoa. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), jateko produktuen salmentak %3,3 igo ziren; gainerako produktuenak, berriz, %7,3.


Jateko produktuen salmentek lurraldez lurralde izan zituzten bilakaerak positiboak izan ziren urte arteko balio errealetan, baina indar desberdinekoak: %4,6 hazi ziren Araban, %3,8 Gipuzkoan, eta %2,5 Bizkaian.


Gainerako produktuen salmenten bilakaerari erreparatuta, lurralde batetik bestera aldeak nabariagoak izan ziren aldakuntza-tasetan, guztiak positiboak izan arren: %12,9 igo ziren Gipuzkoan, %12,7 Araban, eta %3,6 Bizkaian, balio konstanteetan neurtuta.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %3,7 gehitu ziren 2005eko otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean; eta %3,2, urteko lehenengo bi hiletan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.


Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel.: +34-945 01 75 05. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %8,5 gehitu ziren 2005eko otsailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2005/03/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0002987_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali