|
2004ko abenduan, aurreko hilaren gainean, adar hauek izan dira prezio-igoera handienekoak: papera, argitalpena eta arte grafikoak (% 0,7), elikagai-industria (% 0,5), ehungintza eta jantzigintza (% 0,5), kimika-industria (% 0,4) eta metalezko eta ez-metalezko meak (% 0,2). Prezioetako jaitsierak, aitzitik, honako adar hauek izan dituzte abenduan: petrolioa fintzea (% -6,8), larruaren eta oinetakoen industria (% -5,1), kautxua eta plastikoa (% -0,9), ez-metalezko industria (% -0,8) eta metalgintza eta metalezko gaiak (% -0,7) adarrek, nagusiki.
|