|
Sektoreka egindako azterketa xehekatuagoan ikus daiteke 2005eko apirilean, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, hauexek izan zirela inflazio handiena izan zuten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (%3,2), “larruaren eta oinetakoen industria” (%0,9), “zuraren industria” (%0,6), “industria kimikoa” (%0,6) eta “makinaria” (%0,4). Aitzitik, hurrengo sektoreetako prezioak jaitsi egin ziren: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-4,3), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%-0,9), “garraiorako materiala” (%-0,5) eta “kautxua eta plastikoa” (%-0,4).
|