|
2004ko martxotik 2005eko martxora arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%24,1), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%16,5), ”metalurgia eta gai ez metalikoak” (%13,3) eta "industria kimikoa" (%5,1). Baina prezioen beherapen edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: "larruaren eta oinetakoen industria" (%-1,9), "zuraren industria" (%-0,1), "material elektrikoa" (%-0,1), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%0,7) eta “elikaduraren industria” (%1,0).
|