2005/05/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2005EKO APIRILA



Euskal AEko azalera handietako salmentak % 7,0 gehitu ziren 2005eko apirilean



Salmenta metatuek % 2,8ko gehikuntza nominala izan zuten lehenengo lauhilekoan


2005eko apirilean, EUSTATek eskainitako datuen arabera, % 7,0ko urte arteko hazkunde nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietan egindako salmentek, aurreko urteko hil berdinaren aldean. Behin prezioen eragin inflazionista kenduz gero, joan den apirileko urte arteko tasa % 3,4ko gehikuntzan estimatu zen, euro finkotan.


Merkataritza-sektoreko salmentek hazkunde nominalak izan zituzten hiru lurraldeetan: Araban % 7,7koa, Gipuzkoan % 7,3koa eta Bizkaian % 6,7koa. Salmenta nominalen zifra horiek balio errealetara ekarrita, azalera handiek ere aldakuntza positiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Arabako azalera handietan % 4,0 igo ziren salmentak, Gipuzkoakoetan % 3,7 eta Bizkaikoetan % 3,1.







Jateko produktuen salmentek, Euskal AEn, % 8,1eko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten 2005eko apirilean; eta gainerako salgaienak % 5,4koa. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina deskontatuta), jateko produktuen salmentak % 3,5 igo ziren; gainerako produktuenak, berriz, % 2,7.


Jateko produktuen salmentek lurraldez lurralde izandako bilakaerek zeinu positiboa eta bilakaera-tasa berdintsuak izan zituzten hiru lurraldeetan, urte arteko balio errealetan: Bizkaian % 4,0 gehitu ziren, Gipuzkoan % 3,2 eta Araban % 2,9.


Gainerako produktuen urte arteko salmenten bilakaerari erreparatuta, guztiak positiboak izan arren, lurralde batetik bestera aldeak nabariagoak izan ziren aldakuntza-tasetan: % 5,2 igo ziren Araban, % 3,7 Gipuzkoan, eta % 1,6 Bizkaian, balio konstanteetan neurtuta.


Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak % 2,0 gehitu ziren 2005eko apirilean, aurreko urteko hil berdinaren aldean; eta % 3,1, urteko lehenengo lau hiletan, aurreko urteko aldi berdinarekin erkatuta.



Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 7,0 gehitu ziren 2005eko apirilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2005/05/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003074_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali