HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2005-04-26ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2005EKO MARTXOA



Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %0,9 gehitu ziren 2005eko martxoan



Jateko produktuen salmentek %1,7ko hazkunde nominala izan zuten baina gainerako produktuen salmentek %0,5eko beherapen nominala izan zuten.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek %0,9ko urte arteko hazkunde nominala izan zuten 2005eko martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, martxoko urte arteko tasak %2,4ko beherapena izan zuen, prezio finkotan.


Merkataritzako sektore honen salmentek beherapen nominalak izan zituzten bi lurraldetan, Bizkaian (%-0,2) eta Araban (%-0,1), baina Gipuzkoan %3,2ko hazkunde nominala izan zen. Salmenta nominalen zifra horiek balio errealetara ekarrita, azalera handiek hiru lurraldeetan izan zituzten beherapenak: %3,4 Bizkaian, %3,3 Araban eta %0,2 Gipuzkoan.




Azalera handietako merkataritzaren indizea, lurralde historikoka. Balio errealak.


Iturria: EUSTAT



Jateko produktuen salmentek, Euskal Autonomia Erkidegoan, %0,9ko urte arteko hazkunde nominala izan zuten 2005eko martxoan; eta gainerako salgaiek %0,5eko beherapena izan zuten. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina kenduta), jateko produktuen salmentak %2,0 gutxitu ziren; gainerako produktuak, berriz, %3,2.


Jateko produktuen salmentek lurraldez lurralde izan zuten bilakaera, urte arteko balio errealetan, negatiboa izan zen baina indar ezberdinekin: Araban %4,7 gutxitu ziren, Bizkaian %2,4 eta Gipuzkoan %0,2.


Gainerako produktuen urte arteko salmenten bilakaerari erreparatuta, lurralde batetik bestera aldeak nabariagoak izan ziren aldakuntza-tasetan, guztiak negatiboak izan arren: %4,9 gutxitu ziren Bizkaian, %1,2 Araban, eta %0,5 Gipuzkoan, balio konstanteetan neurtuta.


Azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %4,1 gehitu zen 2005eko martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean; eta %3,5 urteko lehenengo hiru hilabeteetan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.




Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: http://www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %0,9 gehitu ziren 2005eko martxoan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2005/04/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003035_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali