HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak “2005eko Euskal Estatistika...

2005-08-10eko prentsa-oharra


2005EKO ESTATISTIKA URTEKARIA



“2005eko Euskal Estatistika Urtekarian” Euskal Autonomi Erkidegoko demografi, ekonomi eta gizarte errealitatearen daturik garrantzitsuenak bildu dira



EUSTATek atera duen argitalpen honen bidez, EAEko eta bere hiru lurralde historikoetako adierazle asko ezagutzeko aukera dugu



Industria eta Energia sektoreak 14.977 establezimendu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan. Horietatik 4.640 metalurgiari eta metalezko artikuluei zegozkion, 1.675 elikagaien industriari, eta 1.483 paperaren, argitalpenen eta grafiken azpisektoreari. Industria eta Energian lanean zebiltzan 246.063 pertsonetatik, 83.839 metalurgiaren azpisektorean zeuden, 32.903 makineriarenean, eta 20.409 garraiorako materialarenean.


Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan biztanle bakoitzeko BPG 24.797 zen, Erosketa Ahalmenaren Parekotasunean neurtuta, beraz, 25 estatuen Europako Batasuneko estatuetako batez bestekoa baino handiagoa (21.170) eta Espainiako estatuarena baino handiagoa (20.025). EB-aren batez bestekoa 100eko indizea izanik, gure erkidegoa 117an zegoen, eta Espainiako estatua 94an.


“2005eko Euskal Estatistika Urtekaria” liburuan argitaratutako datu batzuk baino ez dira horiek. Liburua EUSTATek argitaratu berri du, Euskal Autonomia Erkidegoan arlo guztietan (ekonomia, gizartea, kultura, politika, e.a.) dagoen informaziorik interesgarriena jakitera emateko asmoz. Datuak gure lurralde historiko bakoitzaren arabera ere bildu dira.


Argitalpenean zenbait adierazle bildu dira, taula eta grafiko askorekin batera, irakurleari gure errealitatearen funtsezko datuak azaltzeko eta Europako Batasuneko estaturik aurreratuenekin erkatzeko asmoz.


Argitalpenean ekonomiari buruz dauden adierazleen artean, esate baterako, nabarmendu behar dugu Euskal Autonomia Erkidegoari 419,1 dolar dagozkiola biztanle bakoitzeko, Erosketa Ahalmenaren Parekotasunean neurtuta, 2003ko I+G gastuetan. Espainiako estatuan dauden 231,5 dolarrak baino askozaz ere gehiago beraz, baina EB-ko estatuen batez bestekoa baino gutxiago halere (436,4 $).

Informazioaren gizartea, familietan nahiz enpresetan, zehatz-mehatz jaso da argitalpen honetan. Argitalpen honi esker dakigu 2004an euskal familien %49,4ak ordenagailua zeukala etxean eta %79,6ak sakelako telefonoa zeukala. Enpresetan, berriz, data berean establezimenduen %59,9ak zeukan ordenagailu pertsonala, %45,9ak Internet, eta %63,6ak sakelako telefonoa.


Informazioaren eta komunikazioaren teknologien industria, errenta pertsonala nahiz familiarena, industria sektoreko, eraikuntza sektoreko, lehen sektoreko eta zerbitzuen sektoreko makromagnitudeak, eta kanpo komertziokoak, argitalpenaren taula askotan bilduta daude.

Gizarte babeseko gastuak beste atal interesgarri bat da “2005eko Euskal Estatistika Urtekarian”. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak 4.054 euro ematen zituen biztanleko, Erosketa Ahalmenaren Parekotasunean neurtuta, hau da, BPGaren %19,60.


Liburuan azaltzen diren gaietako bat jarduera eta langabezi tasei dagokie, 1994. urtetik 2004. urtera arteko serie batean jasotzen direnak, EAEko eta bere hiru lurraldeetako datuekin. Horrela, jarduera eta langabezi tasak %54,9 eta %7,8 ziren, hurrenez hurren, 2004an. Hamar urte lehenago, ordea, %52,5 eta %25 ziren.


Demografia-arloari dagokionez, nabarmendu behar da gure jaiotze-tasa inguruko estatuena baino askozaz ere txikiagoa dela (8,5 jaiotza 1000 biztanle bakoitzeko EAEn, Espainian 10,1, Holandan 12,6, Frantzian 13,0, Irlandan 15,1).

2005eko Euskal Estatistika Urtekarian, halaber, euskal osasun sistemaren estatistika zehatz biltzen da. Horrela, 2003an 44 ospitale zeuden, 7.985 oherekin eta biztanle bakoitzeko 641 euroko gastuarekin, hau da, BPGaren %2,8. HIES kasuei buruz eta HIESak hildako pertsonei buruz, argitalpenean azaltzen da 2003. urtera arte 5.149 kasu eta 2.998 heriotza gertatu zirela.


Hezkuntzaren atalean, 2004-05ean ikasten ari ziren 306.391 ikasleen artetik 154.160k D ereduan egin zuten, 69.850ek B ereduan eta 80.506k A ereduan. Euskara eta Kultura da liburuan jasotako beste atal bat; bertan, besteak beste, biztanleriaren bilakaera ageri da, irizpide ezberdinekin sailkaturik: euskara maila orokorra, sexua, ama hizkuntza, e.a.


Denbora zertan ematen dugun da urtekari honetako beste gai bat. Atal honi esker, 1998. eta 2003. urteen artean izandako bilakaera ondorioztatu dezakegu.


Liburua, finean, datu bilketa handia da, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat eremutako datuak jasotzen dituena: geografia, ingurumena, demografia, lan merkatua, gizarte babesa, osasuna, hezkuntza, kultura eta euskara, informazioaren gizartea, kontu ekonomikoak eta sektore publikoa, prezioak eta lan kostuak, lehen sektorea, industria, teknologiako berrikuntza, zerbitzuak, kanpo merkataritza, etxebizitzak, justizia eta, azkenik, hauteskundeei buruzko atal bat. “Euskal Estatistika Urtekariaren” 23. edizioa da hau.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01011 Vitoria-Gasteiz.
Tlf:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es

Harremanetarako pertsona: Manu Riveiros
Tlf:+34-945-01 75 62 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

“2005eko Euskal Estatistika Urtekarian” Euskal Autonomi Erkidegoko demografi, ekonomi eta gizarte errealitatearen daturik garrantzitsuenak bildu dira

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2005/08/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003132_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali