|
Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2005eko irailean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (%4,9), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%3,8), “material elektrikoa” (%0,6), “ehungintza eta joskintza” (%0,1) eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%0,1). Aitzitik, sektore batzuetan prezioak jaitsi egin ziren, besteak beste: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-3,0), “larruaren eta oinetakoen industria” (%-1,2), “industria kimikoa” (%-0,3), “metalurgia eta gai metalikoak” (%-0,3), “makinaria” (%-0,2) eta “beste manufaktura batzuk” (%-0,2).
|