|
2004ko uztailetik 2005eko uztailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%26,5), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%11,8), ”metalurgia eta gai metalikoak” (%4,9) eta "industria kimikoa" (%4,8). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: "material elektrikoa" (%-0,3), "elikagaiaren industria" (%0,4), "larruaren eta oinetakoen industria" (%0,5) eta “zuraren industria” (%0,5).
|