|
Merkataritza-azpisektoreko salmentek hazkunde nominalak izan zituzten hiru lurraldeetan: %5,2 igo ziren Araban, %3,0 Bizkaian, eta %2,2 Gipuzkoan. Salmenta nominalen zifra horiek balio errealetara ekarrita, azalera handietako salmentek Araban (%1,6) besterik ez zuten aldakuntza positiboak izan, Bizkaian eta Gipuzkoan %0,4ko eta %1,2ko jaitsierak izan baitzituzten, hurrenez hurren.
|