HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2005/07/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2005EKO EKAINA



Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %2,2 gehitu ziren 2005eko ekainean



Jateko produktuen salmentak %4,3 gehitu ziren, baina gainerako produktuenak %0,8 gutxitu ziren.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek %2,2ko urte arteko hazkunde nominala izan zuten 2005eko ekainean, aurreko urteko hil beraren aldean. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, ekaineko urte arteko tasak %1eko beherapena izan zuen, euro finkotan.


Merkataritzako azpisektore honen salmentek hazkunde nominalak izan zituzten Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan: Araba da nabarmenena %5,1eko hazkundearekin, Gipuzkoak eta Bizkaiak hazkunde txikiagoak izan dituzte %3 eta %0,9koak hurrenez hurren. Salmenta nominalen kopuru horiek balio errealetara pasatuz gero, azalera handiek Araban (%1,9) bakarrik izan zuten aldaketa positiboa; Bizkaian (%-2,3) eta Gipuzkoan (%-0,2), ordea, salmentak gutxitu egin ziren balio errealetan.





Jateko produktuen salmentek, Euskal Autonomia Erkidegoan, %4,3ko urte arteko hazkunde nominala izan zuten 2005eko ekainean; eta gainerako salgaiek %0,8ko beherapena izan zuten. Balio errealetan (prezioen igoeraren eragina kenduta), jateko produktuen salmentak %0,3 gehitu ziren; gainerako produktuak, berriz, %3,2 gutxitu ziren.


Jateko produktuen salmentak, urte arteko balio errealetan, positiboak izan ziren lurralde bakar batean; izan ere, Araban %3,5 gehitu ziren. Bizkaian eta Gipuzkoan, ostera, urte arteko tasak, euro finkotan, %0,3 eta %0,2 beheratu ziren, hurrenez hurren.


Gainerako produktuen urte arteko salmenten bilakaera aintzat hartuta, lurralde guztietan bilakaera hori negatiboa izan zen baina lurralde batetik bestera ezberdintasunak izan ziren: %4,7 gutxitu zen Bizkaian, %1 Gipuzkoan eta %0,9 Araban, balio finkoetan neurtuta.


Azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %2,2 gehitu zen 2005eko ekainean, aurreko maiatzaren aldean, eta %2,5 gehitu zen aurreko urteko hil beraren aldean. 2005eko lehen seihilekoan %2,7 gehitu zen aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.



Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tlf:+34-945-01 75 05 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %2,2 gehitu ziren 2005eko ekainean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2005/07/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003116_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali