2005/11/28ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2005eko URRIA



Euskal AEko azalera handietako salmentak %15,4 gehitu ziren 2005eko urrian



Jateko produktuen salmentak %5,1 gehitu ziren eta gainerako produktuenak %22,0.


EUSTATek egin duen Azalera Handietako Merkataritzaren Indize berriko datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko azalera handietako salmentek urte arteko %15,4ko hazkunde nominala izan zuten 2005eko urrian. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, urriko urte arteko tasak %11,6ko gehitzea izan zuen, euro konstanteetan. Hala ere, kontuan hartu behar da, azken bi urteetan hiru lurralde historikoetan ireki diren establezimendu berrien ondorioz eman direla gehitze horiek.


2005eko urrian, urte bereko irailaren aldean, desestazionalizatutako hileko datuek hil arteko %1,1eko hazkundea izan zuten uneko terminoetan, eta %0,5ekoa prezio konstanteetan.


Euskal AEko hiru lurraldeetako salmentek izan zuten hazkunde nominala: Araban %5,4 hazi ziren salmentak, Bizkaian %23,1 eta Gipuzkoan %6,9. Termino errealetan ere, azalera handiek urte arteko aldaketa positiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Araban %2,1ekoa, Bizkaian %19,0koa eta Gipuzkoan %3,5ekoa.




Iturria: EUSTAT



Jateko produktuen salmentek, Euskal AEn, %5,1eko urte arteko hazkunde nominala izan zuten 2005eko urrian; eta gainerako salgaiek %22,0koa. Termino errealetan, jateko produktuen salmentak %1,6 hazi ziren eta gainerako produktuenak %18,1.


Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %0,4ko gehitzea izan zuten (2005eko urria irailarekin erkatuta) uneko prezioetan, eta %0,3ko jaitsiera termino konstanteetan.


Bizkaiko azalera handien salmentek, urrian, %1,6ko hazkunde nominala izan zuten irailaren aldean, eta %1,1eko hazkunde erreala izan zuten hil arteko aldi berean.


Urriko hil arteko hazkunde nominala %0,5ekoa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, baina euro konstanteen kasuan %0,2 gutxitu ziren.


Azalera handietako establezimenduetako langile kopurua %1,3 gehitu zen 2005eko urrian (irailarekin erkatuta). Hil arteko gehitze hau %1,5ekoa izan Araban eta %1,9koa Bizkaian; aitzitik Gipuzkoan hil arteko %0,3ko gutxitzea eman zen.




Oharra: 2005eko urriko Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, 2004ko oinarri berriaren bidez eta 2002ko oinarriarekin lotuta egin da. Oinarria aldatzean, besteak beste, informazioa ematen zuen enpresa kopurua gehitu egin da; izan ere, Euskal AEn saltzeko gutxienez 2.500 metro koadroko azalera baino handiagoko establezimendua duten enpresa guztiak sartu dira. Oinarriaren jarduera EJSN-52 delakoaren barruan dago, hau da, txikizkako merkataritza espezializatua eta ez-espezializatua biltzen ditu.


Eurostat-ek “Methodology of Short-term Business Statistics. Interpretation and Guideliness. 2002 edition” delako agirian egindako gomendioak jarraituz, EUSTATek 2005eko urritik aurrera, AHMIrako, egutegiaren ondorioak zuzenduta dituen serieak erabiliko ditu urte arteko hazkunde-tasetarako (m/m-12) eta tasa metatuetarako (At/At-1); ildo berean, serie desestazionalizatuak erabiliko ditu hil arteko tasetarako (m/m-1), uneko terminoetan eta termino konstanteetan.


Hala ere, erabiltzaileek EUSTATen web gunean eta datu-bankuan eskura ditzakete datu gordinak eta horri lotutako serieak.




Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tlf:+34-945-01 75 05 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %15,4 gehitu ziren 2005eko urrian

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2005/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003253_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali