|
Euskal AEko biztanleen ia %20, 5. mota bezala definitzen diren zentsu ataletan bizi da. Hain zuzen, atal horiek ondoko ezaugarriak izaten dituzte: biztanle gehienak euskaldunak dira, industria da horien jarduera nagusia eta lanbide prestakuntza ertaina-baxua da. Aitzitik, soilik euskal herritarren %1,5 bizi da 9. motako zentsu ataletan, hau da, nekazariak eta euskara ez dakiten pertsonak nagusi diren ataletan.
|