HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2006/02/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2006KO URTARRILA



Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %10,3 gehitu ziren 2006ko urtarrilean



Elikagaiek %5,3ko urte arteko hazkundea izan zuten eta gainerako produktuek %12,6koa.


EUSTATek egin duen Azalera Handietako Merkataritzaren Indize berriko datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek urtetik urterako %10,3ko hazkunde nominala izan zuten 2006ko urtarrilean. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, urtarrileko urtetik urterako tasak %6,4ko gehitzea izan zuen, euro konstanteetan.


2006ko urtarrilean, 2005eko abenduaren aldean, desestazionalizatutako hileko datuek hil arteko %0,6ko beherapena izan zuten urteko prezioetan eta %0,5ekoa prezio konstanteetan.


Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako salmentek hazkunde nominala izan zuten, hain zuzen ere: Araban %10,2 hazi ziren salmentak, Bizkaian %14,0 eta Gipuzkoan %2,6. Balio errealetan, soilik bi lurraldetako azalera handiek izan zituzten urte arteko aldaketa positiboak: Arabak (%6,7) eta Bizkaiak (%9,9). Gipuzkoak aurreko hilabetean baino %1,0 gutxiago izan zuen.






Jateko produktuen salmentek, Euskal Autonomia Erkidegoan, %5,3ko urte arteko hazkunde nominala izan zuten 2006ko urtarrilean; eta gainerako salgaiek %12,6ko gehitzea izan zuten. Termino errealetan, jateko produktuen salmentak %1,2 hazi ziren eta gainerako produktuak %8,7.


Arabako azalera handietako salmentek urtetik urterako %0,1eko gehitzea izan zuten urteko prezioetan (2006ko urtarrilean, 2005eko abenduaren aldean), eta %0,2 gehitu ziren termino konstanteetan.



Bizkaiko azalera handietako salmentak urteko prezioetan %0,2 gutxitu ziren urtarrilean, aurreko urteko abenduaren aldean; prezio konstanteetan, gainera, %0,2 gutxitu ziren hil arteko aldi horretan.


Urtarrileko hil arteko beherapen nominala %2,0koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro konstanteen kasuan %1,6 gutxitu ziren salmenta horiek.


2006ko urtarrilean azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %1,8 gutxitu zen, aurreko urteko abenduaren aldean; Araban aldaketa negatiboa %1,8koa izan zen, Bizkaian %0,6koa eta Gipuzkoan %4,6koa.






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %10,3 gehitu ziren 2006ko urtarrilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2006/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003372_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali