HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2006/04/26ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2006KO MARTXOA



Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %1,8 gehitu dira 2006ko martxoan



Elikagaiak %2,5 gehitu dira urte batetik bestera, eta gainerako produktuak %1,4.


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek urtetik urtera %1,8ko hazkunde nominala izan dute 2006ko martxoan. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, martxoko urte arteko tasak %1,3ko beherapena izan dute euro finkotan.


Urteko lehenengo hiru hilabeteetako salmentak %6,6 gehitu dira urteko prezioetan, eta %3,3 prezio konstanteetan.


2006ko martxoan, urte bereko otsailaren aldean, desestazionalizatutako hileko datuek hil arteko %1,9ko gehikuntza izan dute urteko prezioetan eta %0,8koa prezio konstanteetan.


Jateko produktuen salmentek, Euskal Autonomia Erkidegoan, %2,5eko urte arteko hazkunde nominala izan dute 2006ko martxoan; eta gainerako salgaiek %1,4ko gehitzea izan dute. Balio errealetan, elikagaien salmentak %1,2 gutxitu dira eta gainerako produktuak %1,3.






Lurraldeak banan-banan aztertuz gero ikusten da soilik Euskal Autonomia Erkidegoko bi lurraldetan izan dutela hazkunde nominala salmentek: Araban salmenta horiek %11,1 gehitu dira eta Bizkaian %1,1, baina Gipuzkoan salmentak %1,6 gutxitu dira. Datu horiek guztiak 2005eko martxoarekin alderatutakoak dira betiere. Balio errealetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, Araban %7,8 gehitu dira salmentak baina Bizkaian %1,8 eta Gipuzkoan %5,0 gutxitu dira.


Aurreko hilabetearen aldean, Arabako azalera handietako salmentak hil artean (2006ko otsailetik 2006ko martxora) %4,8 gehitu dira urteko prezioetan eta %4,4 prezio konstanteetan.


Bizkaian, bestalde, salmentak urteko prezioetan %1,1 gehitu dira martxoan, aurreko hilabetearen aldean; prezio konstanteetan, alabaina, %0,4 gutxitu dira hil arteko aldi horretan.


Gipuzkoan, azalera handietako salmentek martxoan hil arteko %2,0ko hazkunde nominala izan dute, eta euro konstanteen kasuan %1,4 gehitu dira salmenta horiek.


2006ko martxoan, otsailaren aldean, azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %1,3 gutxitu da; Araban (%1,2) eta Gipuzkoan (%1,3) aldaketa positiboa izan da, baina Bizkaian negatiboa (%-2,9).







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %1,8 gehitu dira 2006ko martxoan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2006/04/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003594_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali