|
Lurraldeak banan-banan aztertuz gero ikusten da soilik Euskal Autonomia Erkidegoko bi lurraldetan izan zutela hazkunde nominala salmentek: Bizkaian salmenta horiek %11,6 hazi ziren eta Araban %5,3, baina Gipuzkoan salmentak %0,7 gutxitu ziren. Datu horiek guztiak 2005eko otsailekoekin alderatutakoak dira betiere. Balio errealetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, Bizkaian %9,2 hazi ziren salmentak eta Araban %1,9 baina Gipuzkoan %4,0 gutxitu ziren.
|