5.083 bidaiarik nekazalturismoak aukeratu dituzte, 2005eko aldi berean baino %14 gehiago. Guztira 15.287 gau igaro dituzte bidaiariek nekazalturismoetan, aurreko urtean baino %12 gehiago. Igarotako gau kopuruak etorritako bidaiari kopuruak baino gehikuntza txikiagoa izatearen arrazoia bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia laburtu izana da; izan ere, batez besteko egonaldiak pixka bat murriztu dira: aurreko urtean 3,8 eguneko egonaldiak ziren eta aurtengo Aste Santuan 3,01 egunekoa. Nekazalturismoetan ere, plazen araberako okupazioa maila murriztu egin da (%0,4an), plazen eskaintza handiagoa izan delako.
|