|
Lurraldeak banan-banan aztertuz gero ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izan dutela hazkunde nominala salmentek: Araban salmenta horiek %5,9 gehitu dira, Bizkaian %2,5 eta Gipuzkoan %0,6. Datu horiek guztiak 2005eko apirilarekin alderatutakoak dira betiere. Balio errealetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, Araban %2,4 gehitu dira salmentak baina Bizkaian %1,3 eta Gipuzkoan %2,9 gutxitu dira.
|