|
Begi-lausoa nerbio-sistemako eta sentimen-organoetako gaixotasunen barruan sartzen da eta, gehienetan, eguneko ospitaleetan tratatzen da; bada, 2004. urtean ospitalera joan ziren emakumeen artean patologia ohikoena izan zen. Emakumeak denbora gehiago bizi izaten direnez, eurak dira patologia hori gehien izaten dutenak; izan ere, azken bost urteetan (2000-2004) %6,6 gehitu da. Batez ere 65 urteko eta gehiagoko emakumeen artean ematen da (2004. urtean 9.871 kasu izan ziren eta horien %88,6 adin-tarte horretako emakumeetan eman zen).
|