HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2006/06/28ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2006KO MAIATZA



Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %6,9 gehitu ziren 2006ko maiatzean



Elikagaiak %7,4 gehitu dira urte batetik bestera, eta gainerako produktuak %6,7.


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek urtetik urtera %6,9ko hazkunde nominala izan zuten 2006ko maiatzean. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, maiatzeko urtetik urterako tasak %3,2ko gehikuntza izan zuen, euro konstanteetan.


Urteko lehenengo bost hilabeteetako salmentak %5,9 gehitu ziren urteko prezioetan, eta %2,4 prezio konstanteetan.


2006ko maiatzean, urte bereko apirilaren aldean, desestazionalizatutako hileko datuek hil arteko %1,7ko gutxitzea izan zuten urteko prezioetan eta %2,5ekoa prezio konstanteetan.


Jateko produktuen salmentek, %7,4ko urte arteko hazkunde nominala izan zuten 2006ko maiatzean; eta gainerako salgaiek %6,7koa. Termino errealetan, elikagaien salmentak %3,3 gehitu ziren eta gainerako produktuak %3,1.





Lurraldeak banan-banan aztertuz gero ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izan zutela hazkunde nominala salmentek: Araban salmenta horiek %11,4 gehitu ziren, Bizkaian %6,3 eta Gipuzkoan %5,7. Datu horiek guztiak 2005eko maiatzarekin alderatutakoak dira betiere. Balio errealetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, Araban %7,4 gehitu ziren salmentak, Bizkaian %2,6 eta Gipuzkoan %1,9.


Aurreko hilabetearen aldean, Arabako azalera handietako salmentak hil artean (2006ko apiriletik 2006ko maiatzera) %0,3 gutxitu ziren urteko prezioetan eta %0,9 prezio konstanteetan.


Bizkaian, bestalde, salmentak urteko prezioetan %2,9 gutxitu ziren maiatzean, aurreko hilabetearen aldean; eta prezio konstanteetan %3,7 gutxitu ziren hil arteko aldi horretan.


Gipuzkoan, azalera handietako salmentak hil artean %0,1 gutxitu ziren maiatzean, eta euro konstanteen kasuan %0,9 gutxitu ziren salmenta horiek.


2006ko maiatzean, apirilaren aldean, azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,4 gutxitu zen; Araban (%1,3) eta Gipuzkoan (%0,2) aldaketa positiboa izan zen, baina Bizkaian negatiboa (%-1,1).




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %6,9 gehitu ziren 2006ko maiatzean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2006/06/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003796_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali