HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2006/09/06ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2006KO UZTAILA



Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %4,8 gehitu ziren 2006ko uztailean



Elikagaiak %5,2 gehitu dira urte batetik bestera, eta gainerako produktuak %4,7.


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek urtetik urtera %4,8ko hazkunde nominala izan dute 2006ko uztailean. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, uztaileko urtetik urterako tasak %0,9ko gehitzea izan zuen, euro konstanteetan.


Urteko lehenengo zazpi hilabeteetako salmentak %5,4 gehitu dira urteko prezioetan, eta %1,8 prezio konstanteetan.


2006ko uztailean, urte bereko ekainaren aldean, desestazionalizatutako hileko datuek hil arteko %0,1eko beherapena izan dute urteko prezioetan eta %0,1eko gehikuntza prezio konstanteetan.


Jateko produktuen salmentek, %5,2ko urte arteko hazkunde nominala izan dute 2006ko uztailean; eta gainerako salgaiek %4,7koa. Termino errealetan, elikagaien salmentak %0,4 gehitu ziren eta gainerako produktuak %1,1.



Azalera handietako merkataritzaren indizea, lurralde historikoaren arabera. Prezio konstanteak. Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak.



Iturria: EUSTAT


Lurraldeak banan-banan aztertuz gero ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izan zutela hazkunde nominala salmentek: Araban salmenta horiek %6,7 gehitu ziren, Bizkaian %5,6 eta Gipuzkoan %2,2. Datu horiek guztiak 2005eko uztailarekin alderatutakoak dira betiere. Balio errealetan, aurreko urteko hilabete beraren aldean, Araban %2,9 gehitu ziren salmentak, Bizkaian %1,4 eta Gipuzkoan %1,5 murriztu ziren.


Aurreko hilabetearen aldean, Arabako azalera handietako salmentak hil artean (2006ko ekainetik 2006ko uztailera) %0,2 gehitu dira urteko prezioetan eta %0,3 prezio konstanteetan.


Bizkaian, bestalde, salmentak urteko prezioetan %0,8 gutxitu dira uztailean, aurreko hilabetearen aldean; prezio konstanteetan, alabaina, %0,7 gutxitu dira hil arteko aldi horretan.


Gipuzkoan, azalera handietako salmentek hil arteko %1,2ko hazkunde nominala izan dute uztailean, eta euro konstanteen kasuan %1,7 gehitu dira salmenta horiek.


2006ko uztailean, ekainaren aldean, azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,3 gehitu zen; Gipuzkoan kopuru hori positiboa izan zen (%1,7), Araban %0,7 gutxitu zen eta Bizkaian ez zen aldaketarik eman (%0,0).




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %4,8 gehitu ziren 2006ko uztailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2006/09/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003874_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali