2006/10/26ko prentsa-oharra

HERRI ADMINISTRAZIOEN KONTU EKONOMIKOAK, 2004. URTEA


2004. urtean, Estatuko administrazioek 1.570 milioi euroko superabita izan zuten Euskal Autonomia Erkidegoan; euskal administrazioek, aldiz, 83 milioikoa


Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen superabita euskal BPGaren %3,1 izan zen



EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden herri administrazioek (euskal administrazioak eta EAEn kokatuta dauden Estatuko administrazioa eta Gizarte Segurantza), 2004. urtean, 1.653 milioi euroko superabita izan zuten finantzatzeko ahalmenari dagokionez, hau da, BPGaren %3,1. 2000 eta 2003 urteen arteko aldian ratio hori uzkurtu egin da: 2000. urtean %5,7koa zen eta 2003an %2,9koa. Aitzitik, 2004. urtean bi hamarren igo zen.


Espainia eta Europar Batasunarekiko ezberdintasunak nabariak dira oraindik, zeinu negatibodunak gainera. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden herri administrazioek superabita izan dute nagusi eta 2004. urtean gorakada txiki bat ere bai. Espainiako herri administrazioak zero defizitera heldu ziren 2003. urtean, baina 2004an %-0,1eko saldo negatiboa izan zuten. 25 kideek osatzen duten Europar Batasuneko herri administrazioen defizita aurreko urtekoa baino 4 hamarren txikiagoa da; beraz, 2004. urtean %-2,6ko saldo defizitarioa izan zuten.


1.- grafikoa: Herri administrazioen finantzatzeko ahalmenaren(+) edo beharrizanaren(-) bilakaera (BPGaren %)



IIturria: Eustat

Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen herri administrazioen superabita bitan banatzen da 2004. urtean: batetik 1.219 milioi euro EAEn kokatuta dagoen Estatuaren administrazioarenak eta 351 milioi EAEn kokatuta dagoen Estatuaren Gizarte Segurantzarenak. Hau da, Estatuaren eskumenekoak diren bi administrazioen artean Euskadik 1.570 milioi euroko superabita dauka, euskal BPGaren %2,9.


Euskal administrazioek superabit txikiagoa izan dute, 83 milioi eurokoa, 2003. urtean lortutako 147 milioiko defizitari gutxienez zeinua aldatuz. Horrela, superabita BPGaren %0,2koa da 2004. urtean eta aurreko urtean %-0,3koa izan zen. Hain zuzen ere, Gipuzkoako (70 milioi) eta Arabako (48 milioi) saldo positiboei esker lortu da superabita, Eusko Jaurlaritzak (-25 milioi) eta Bizkaiak (-10 milioi) saldo defizitarioak izan baitituzte.


1. taula: Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen aurrezki garbia eta finantzatzeko ahalmena (+) edo beharrizana (-). Mila eurotan. 2004. urtea




Iturria: Eustat


2000 eta 2004 urteen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazio guztiek %21,5 gehitu dituzte finantzazkoak ez diren baliabideak eta %31 finantzazkoak ez diren gastuak. Beraz, finantzatzeko ahalmena 2000. urteko 2.404 milioi euroetatik 2004ko 1.653 milioi euroetara jaitsi da; hori gorabehera, azken ekitaldi horretan saldoa %16,5 gehitu da.


Euskal administrazioen finantzazkoak ez diren baliabideak bost urtetan %21 gehitu ziren eta finantzazkoak ez diren gastuak %29,5. Horrela, finantzatzeko ahalmena jaitsi egin da: 2000. urtean 720 milioi eurokoa zen eta 2004an 82 milioikoa.


Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen aurrezki garbia jaitsi egin da, 2000. urteko 3.792 milioi eurotik 2004ko 3.160 milioi eurora; hau da, %16,7 murriztu da. Euskal herri administrazioen aurrezki garbia %23,1 jaitsi da eta Estatuko herri administrazioen aurrezko garbia %10,4 uzkurtu da.


2. taula: Herri administrazioek azken eskarian duten partaidetza. Euskal Autonomia Erkidegoa (mila eurotan). 2000-2004



Iturria: Eustat


Euskal Autonomia Erkidegoko barne-eskari publikoa barne-eskari osoaren %17,3 izan da.


Herri administrazioek azken kontsumoan egindako gastua Euskal Autonomia Erkidegoan azken kontsumoan egindako gastuaren %20,1 izan da 2004. urtean, hau da, 2000. urtean baino bederatzi hamarren gehiago eta 2003an baino lau hamarren gutxiago.


Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioek egindako inbertsioak 2000. urteaz gero gutxitzen joan dira. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren kapital-eraketa gordinean izandako partaidetza egonkor mantendu zen 2000-2002 aldian, 2003. urtean pixka bat gutxitu zen eta 2004an gehiago gutxitu zen.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Clara Ramos Hernández
Tel:+34-945-01 75 97 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2004. urtean, Estatuko administrazioek 1.570 milioi euroko superabita izan zuten Euskal Autonomia Erkidegoan; euskal administrazioek, aldiz, 83 milioikoa

Eragiketa : 
Administrazio publikoen kontuak
Eragiketa kodea : 
173001
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010-2023
Eguneratze data : 
2006/10/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003972_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali