|
Lurraldeak banan-banan aztertuz gero ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izan zutela hazkunde nominala salmentek: Araban salmenta horiek %10,6 gehitu ziren, Bizkaian %6,9 eta Gipuzkoan %2,9. Datu horiek guztiak 2005eko abuztukoekin alderatutakoak dira betiere. Balio errealetan, aurreko urteko hilabete beraren aldean, Araban %7,1 gehitu ziren salmentak, Bizkaian %3,6 gehitu ziren eta Gipuzkoan %0,8 murriztu ziren.
|