HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2006/10/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2006KO IRAILA



Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %6,4 gehitu dira 2006ko irailean



Elikagaiak %11,0 gehitu dira urte batetik bestera, eta gainerako produktuak %4,1.


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek urtetik urtera %6,4ko hazkunde nominala izan dute 2006ko irailean. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, iraileko urtetik urterako tasak %4,2ko gehitzea izan zuen, euro konstanteetan.


Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako salmentak %5,6 gehitu dira urteko prezioetan eta %2,2 prezio konstanteetan.


2006ko irailean, urte bereko abuztuaren aldean, desestazionalizatutako hileko datuek hil arteko %2,1eko beherapena izan dute urteko prezioetan eta %2,0ko beherapena prezio konstanteetan.


Jateko produktuen salmentek, %11,0ko urte arteko hazkunde nominala izan zuten 2006ko irailean; eta gainerako salgaiek %4,1ekoa. Termino errealetan, elikagaien salmentak %7,7 gehitu ziren eta gainerako produktuak %2,5.


Azalera handietako merkataritzaren indizea, lurralde historikoaren arabera. Prezio konstanteak. Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak.



Iturria: EUSTAT


Lurraldeak banan-banan aztertuz gero ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izan dutela hazkunde nominala salmentek: Araban salmenta horiek %7,4 gehitu dira, Bizkaian %6,0 eta Gipuzkoan %6,7. Datu horiek guztiak 2005eko irailarekin alderatutakoak dira betiere. Balio errealetan, aurreko urteko hilabete beraren aldean, Araban %4,9 gehitu ziren salmentak, Bizkaian %3,6 eta Gipuzkoan %5,1.


Aurreko hilabetearen aldean, Arabako azalera handietako salmentak hil artean (2006ko abuztutik 2006ko irailera) %3,6 gutxitu ziren urteko prezioetan eta prezio konstanteetan gutxitze bera eman zen (%3,6).


Bizkaian, bestalde, salmentak urteko prezioetan %2,8 gutxitu dira irailean, aurreko hilabetearen aldean; prezio konstanteetan, alabaina, %2,7 gutxitu dira hil arteko aldi horretan.


Gipuzkoan, azalera handietako salmentek hil arteko %0,3ko hazkunde nominala izan dute irailean, eta euro konstanteen kasuan %0,5 gehitu dira salmenta horiek.


2006ko irailean, abuztuaren aldean, azalera handietako establezimenduetako langileen kopuruak berdin jarraitu zuen (%0,0); izan ere, Araban (%0,6) eta Bizkaian (%0,4) kopuru hori gehitu egin zen baina Gipuzkoan gutxitu egin zen (%1,5).



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %6,4 gehitu dira 2006ko irailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2006/10/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0003976_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali