Bai esportazioek (%22,3) bai inportazioek (%24,8) Araban izan dute gehikuntzarik handiena, garraio-materialen esportazioek lurralde honetan %22,0rainoko igoera izan baitute. Bizkaia tarteko maila batean geratzen da, esportazioetan %15,3ko gehikuntza izan duelako eta inportazioetan %22,1ekoa. Produktu mineral eta energetikoen (%22,0), metalen eta horien manufakturen (%26,9) eta kontsumo-ondasunen (%13,5) bilakaera Bizkaiko esportazioen euskarri da. Gipuzkoan, bestalde, metalen eta horien manufakturen (%25,2) eta material elektrikoen (%18,7) esportazioak %6,4 gehitu dira; baina garraio-materialei dagokienez %32,3 gutxitu dira.
|