HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2007/02/27ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2007KO URTARRILA



Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %1,9 gehitu dira 2007ko urtarrilean



Elikagaiek %2,7ko urte arteko hazkundea izan dute eta gainerako produktuek %1,5ekoa.


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentek urtetik urtera %1,9ko hazkunde nominala izan dute 2007ko urtarrilean. Prezioen eragin inflazionista kenduz gero, urtarrileko urte arteko tasak %0,3ko beherapena izan dute euro finkotan.


2007ko urtarrilean, 2006ko abenduaren aldean, desestazionalizatutako hileko datuek hil arteko %1,0eko beherapena izan dute urteko prezioetan eta %1,0ekoa ere prezio konstanteetan.


Elikagaien salmentek, Euskal Autonomia Erkidegoan, %2,7ko urte arteko hazkunde nominala izan dute 2007ko urtarrilean; eta gainerako salgaiek %1,5eko gehitzea izan dute. Balio errealetan, elikagaien salmentak %0,7 gutxitu dira eta gainerako produktuak %0,1.


Azalera handietako merkataritzaren indizea, lurralde historikoaren arabera. Prezio konstanteak. Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak.



Iturria: EUSTAT


Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako salmentek hazkunde nominala izan dute, hain zuzen ere: Araban %4,3 hazi dira salmentak, Bizkaian %0,3 eta Gipuzkoan %3,9. Balio errealetan, hiru lurraldeetako bitan azalera handiek urtetik urtera aldaketa positiboak izan dituzte: Araba (%2,3) eta Gipuzkoa (%1,5), baina Bizkaiak %1,7 egin du atzera.


Arabako azalera handietako salmentek urtetik urterako %1,7ko gehitzea izan dute urteko prezioetan (2007ko urtarrilean, 2006ko abenduaren aldean), eta %1,8 gehitu dira termino konstanteetan.


Bizkaiko azalera handietako salmentak urteko prezioetan %2,9 gutxitu dira urtarrilean, aurreko urteko abenduaren aldean; prezio konstanteetan, gainera, %2,9 gutxitu dira hil arteko aldi horretan.


Urtarrileko hil arteko gehitze nominala %1,6koa izan da Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro konstanteen kasuan ere %1,6 gehitu dira salmenta horiek.


2007ko urtarrilean azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %1,5 gutxitu da, aurreko urteko abenduaren aldean; Araban aldaketa negatiboa %2,3koa izan da, Bizkaian %1,2koa eta Gipuzkoan %1,5ekoa.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %1,9 gehitu dira 2007ko urtarrilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2007/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0004177_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali